lunes, 30 de noviembre de 2009

Enborreko ariketak!

Hona hemen bizkarreko lesioak sahisetu eta abdominak eta lunbar aldea indartzeko zebait gomendio.

sarrera




Hamar bat mila biztanle inguru dituen kostaldeko herria dugu , Ondarroa. Herriko beste hiru ikastetxen artean, bata Zubi Zahar ikastola dugu.

Gaur ikastolak azaltzen duen proiektua ez da berria, azken 40 urteetako ikastolaren historiak erabat markatu du gerorako nahia, eta orain artekoak nolabait baldintzatuko du geroa. Zubi Zahar ikastolan D eredua bakarrik eskaintzen da eta Ikastolen elkarteko partaidea da.

Haur hezkuntzan hasi eta DBH raino ikasleak hezitzea da ikastolaren helburua. Gaur egun laurehun haurrek osatzen dute ikaslegoa, irakaslegoa, aldiz 27 irakaslek. Hauetatik 21 tutoreak dira eta gainontzekoak espezifikoak: ingelera, heziketa fisikoa, ordezkoa eta hezkuntza berezikoak.

“Bilgelak” ziklo edo etapaka antolatuta daude, irakasleak elkar koordinatu daitezen. Egunean bost bat ordu t´erdi dira lektiboak eta beste ordu t´erdia komplementarioa. Goizean sarrera 8:30etatik eguerdiko 12:30ak arte eta arratsaldean 14:30etatik 17:30 arte.

Ikasle guztiei eskaintzen zaie etxera autobusez joan etorria egiteko aukera edo eta ikastolan bertan, jantokian bazkaltzen geratzekoa.

Gaur egun bi urteko gela, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko lehen zikloetaz arduratzen da ikastetxea.